Beñat Sainz onenen artean

Pistako seigarren jardunaldiko une bat, Anoetako belodromoan. (Martin Early)

Pistako denboraldia aurrera doa eta abiadura berean hobetzen ari da Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindularien pedal kolpea. 

Junior mailan, Beñat Sainz, lehen urtekoa izan arren, onenen parean dabil, eta open mailako txirrindulariekin nor baino nor lehiatzen. Seigarren jardunaldia ere osatu da Gipuzkoa Challengean eta sailkapen nagusian hirugarren tokian kokatuta da arroarra. 

Azken jardunaldian open mailako zazpi txirrindulari lehiatu ziren junior onenekin (horien artean taldeko Beñat Sainz eta Iker Eizagirre), eta bikain korritu zuen Beñat Sainzek; jardunaldiko juniorrik onena izan zen. Scratchean seigarren sailkatu zen, tenpoan ere seigarren, eta puntuaketan 11. Iker Eizagirrek, asma arazoekin, ezin izan zuen jardunaldia borobildu: 13. sailkatu zen scratchean eta 17. tenpoan. Sailkapen nagusian 19. dago Iker Eizagirre. 

Kadete mailan, A txandan, onenen txandan lehiatu ziren Oñatz Etxabe eta Amets Alberdi. Sei jardunaldi osatuta, Oñatz Etxabe 20. dugu sailkapenean eta Amets Alberdi 30. Tempoa 11. bukatu zuen Oñatz Etxabek, eta 13. Amets Alberdik; Kanporaketan 15. Oñatz Etxabek eta 20. Amets Alberdik; azkenik, daniarrean, zazpigarren sailkatu zen Oñatz Etxabe eta 15. Amets Alberdi.

Larunbat honetan, abenduaren 16an, 15.00etan hasiko dira pistako lasterketak Donostiako belodromoan. 7. jardunaldiko probak jokatuko dira eta bertan ikusle izateko eta pistako ziklismoaz gozatzeko ez da ezer ordaindu behar, sarrera doan da.

Zumaiako Txirrindulari Elkarteko txikienek urtarrilaren 14ra arte ez dute saiorik izango, eguberri garaiko oporraldian murgilduta ditugu iada.