Oinarriak lantzen

Arritxu Iribarrek bere komunitatean idatzitako artikulua da honakoa. Bertan, Zumaiako txirrindularien azken errepasoa egin du. 

Zumaiako txirrindulari elkarteko gazteenak lasterketekin hasi aurretik, txirrindularitzako teknika ezberdinak lantzen jarraitzen dute. Aurreko asteburuan pistako txirrindularitza ezagutu zuten, eta horretarako, Zarautzen Gipuzkoako Federazioaren laguntzarekin antolatutako ekitaldian parte hartu zuten. Asteburu honetan, berriz, Ormaiztegira gerturatuko dira ziklo kroseko hainbat jakingarri lantzera. 

Kadete eta juniorrek, berriz, pistan jarraitzen dute. Gipuzkoako Challengeko bigarren jardunaldian parte hartu zuten, eta gaur hirugarren jardunaldian izango dira. Kadete mailan bi jardunaldi jokatuta Oñatz Etxabe 26. postuan dago sailkapen nagusian, 27. postuan Amets Alberdi  (lehen urtekoen artean 7) eta 59. postuan Peru Calvo. Lehen jardunanldiko emaitzak aintzat hartuta, txanda ezberdinetan aritu ziren eta txandarik zailenean leihatu behar izan zuen Amets Alberdik (agian gehitxo beretzat, asko kosta zitzaion mailako onenen erritmora egokitzea). C txandan Peru Calavo 7. izan zen scratxean, eta puntuaketan bosgarren. B txandan Oñatz Etxabe 5. sailkatu zen bai scratxean eta baita puntuaketan ere. A txandan Amets Alberdi 20. sailkatu zen scratxean eta 18. puntuaketan.

Junior mailako sailkapen nagusian 9.a da Beñat Sainz (lehen urtekoetan 5.a) eta 22.a Iker Eizagirre (lehen urtekoetan 13.a). Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguakeko bi txirrindulariak onenen txandan leihatu zuten. Beñat Sainz Tempon 10., kanporaketan 18. eta puntuaketan 9. sailkatu zen; Iker Eizagirre Tempon 11. sailkatu zen, kanporaketan 12. eta puntuaketan 22. sailkatu zen. Gaurko hirugarren jardunaldia 15:00etan hasiko da eta bertaratu nahi dutenek jakin behar dute sarrera doan dela eta ikuskizuna aparta dela, 150 txirrindulari inguru ikusiko baitituzte arratsaldeko 19:00ak bitartean leihan.