‘Tapa pala!’ saioa saritu dute Tokikom Jardunaldietan

Baleike 2016-11-14 18:12   Kirola

Traineru denboraldian Felix Aizpuruaren arraun hausnarketekin egindako Interneteko Tapa pala! saioak epai-mahaiaren sari berezia jaso du, “baliabide gutxirekin, baina mimo eta kontu handiz, saio ezin duinagoa osatu dutelako egileek”, epai-mahaiaren hitzetan. Tokiko komunikabideen etorkizuna aztertu dute gaur Arrasateko Garaia berrikuntza zentroan egin diren Tokikom Jardunaldietan.

Denboraldiko azken Tapa Pala! saioa

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2016-09-19 11:34   Kirola

Erdi jolasean hasi ginen Tapa pala! saioarekin, arraun kontuen inguruko esplikazio ulerterrazak emateko asmo xumeak bultzatuta, eta ohartu gabe iritsi gara denboraldi amaierara eta osatu dugu 12. saioa ere. Esandako hainbat kontu gogoratu ditugu, eta tapa pala! esaeraren esanahia argitu ere bai.

Tapa pala! (11): Ontzi berritzailea erabili du Hibaikak

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2016-09-12 11:50   Kirola

Traineruek azken hiru hamarkadetan izan duten bilakaerari errepasoa egin diogu saio honetan, atzo Hibaikak Kontxako bigarren jardunaldia Jon Lasaren traineru berritzailearekin irabazi zuela aprobetxatuta. 

Tapa pala! (10): Emakumezkoen arrauna Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2016-09-05 11:15

Aurten lehen aldiz Zumaiako emakumezkoen trainerurik ez da izan Kontxako estropadan. Emakumezko arraunak ziklo bat bete du Zumaian eta beste bat hastear dago.

Tapa pala! (9): "Duintasunez galdu du maila Telmo Deunek"

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2016-08-29 10:53   Kirola

Asteburuan Portugaleten jokatu diren bi estropadekin bukatu du San Miguel Ligako ibilbidea Telmo Deunek. Zumaiarrek azken postuan bukatu dute eta, ondorioz, maila galdu dute. Baina azken unera arte kiroltasun handiz lehiatu dira. Bestalde, joan den astean Tapa pala!-ko jarraitzaileei proposatutako lehiaketako irabazleen izenen berri ere jaso dugu bideoaren amaieran.

Tapa Pala! (8): Zergatik aldatzen du proelak arrauna alde batetik bestera?

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2016-08-22 12:42   Kirola

Hemen daukazue Tapa Pala!-ren zortzigarren saioa. Estropada batzutan proelak zergatik aldatzen du arrauna alde batetik bestera? Bideoan daukazue Felixen azalpena. Lehiaketa bat ere bai, oraingoan: duela 35 urte, non irabazi zuen Telmo Deunek lehen bandera? Asmatzen duzuenon artean arraun elkarteko materiala zozkatuko dugu. Bidali erantzuna aldizkaria@baleike.eus helbidera.

Tapa pala! (7): Zer da harrobiko arraunlaria izatea?

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2016-08-15 10:49   Kirola

Felix Aizpuruaren arrauneko hausnarketak zazpigarren kapitulura heldu dira. Oraingo honetan arrauneko harrobiari buruz hitz egiten du eta Rion dagoen Iñigo Peñari ere animoak bidaltzen dizkio.

Tapa pala! (6): Estroboen arteko desberdintasunak

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2016-08-08 11:23

Asteburu honetan ez da izan San Miguel ligako estropadarik. Oraingoan kalamuzko eta nailonezko estroboen arteko desberdintasunak azalduko ditugu. 

Tapa pala! (5): Nola ematen da ziaboga perfektua?

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2016-08-01 11:59   Kirola

Pasaian bost ziabogako estropada jokatu zela aprobetxatuta, ziaboga perfektuaren sekretuak esplikatu dizkigu Felix Aizpuruak Tapa pala! saioaren bosgarren atalean.

Felix Aizpurua elkarrizketatu dute Radio Euskadin, Tapa Pala! saioaren harira

Baleike 2016-07-29 10:00   Kirola

Astelehenero arraun kontuak lantzen ditu Felix Aizpuruak Baleike.eus-eko Tapa Pala! saioan. Bere hausnarketen oihartzunak herriko mugak gainditu dituela dirudi, Radio Euskadiko Boulevard saioan elkarrizketatu baitute. Hemen entzun dezakezue elkarrizketa.

Tapa pala! (IV): Zergatik aldatu da arraunlarien gorpuzkera?

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2016-07-25 12:40   Kirola

Tapa pala!-ren laugarren saioa daukazue hemen. Galiziatik itxaropentsu bueltatu dira arraunlariak, bi estropadetan Portugalete atzean utzi eta gero. Aste honetako saioan, besteak beste, arraunlarien gorpuzkera azken 15 urteotan zergatik aldatu den aztertu du Felix Aizpuruak.

Tapa pala! (3): "Estropada eremuak eskasak dira"

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2016-07-18 12:45

Asteburuko traineru estropaden harira egin du hausnarketa Felix Aizpuruak, Tapa pala! saioan. San Miguel Ligako estropada eremuen gaineko kritika zorrotza egin du oraingoan.

'Tapa pala!': Asteburuko arraun kontuak Felix Aizpuruaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2016-07-11 11:23   Kirola

Asteburuan Orion eta Donostian izan diren traineru estropaden analisia egin du Felix Aizpuruak, Tapa pala!-ren bigarren saioan. Brankaz eta poparean arraunean nola egin behar den ere azaldu du, besteak beste.

'Tapa pala!': Felix Aizpuruaren arraun hausnarketak Baleike.eus-en

Erabiltzailearen aurpegia Felix Aizpurua 2016-07-04 12:20   Kirola

Traineru denboraldiaren jarraipena egingo du Felix Aizpuruak gaurtik aurrera Baleike.eus-en. Asteburuan jokatutako estropaden inguruko hausnarketa egingo du Tapa pala! izeneko saioan. Telmo Deunek egindako lana baloratzeaz gain, arrauna hobeto ezagutzen laguntzeko azalpenak emango ditu tarteka. Bideoan daukazue Felixekin elkarlanean martxan jarri dugun proiektu berri honen lehen emaitza.