Zumaiako DBH3ko ikasleek etorkizuneko Zumaiaren inguruan egindako inkestaren emaitzak bildu ditugu atal honetan. Inkesta 2023ko udaberrian egin zen eta guztira 131 pertsonek parte hartu zuten.
Zumaia 2050ean: jendartea

Erredakzioa 2023 eka 07 Zumaia

Erantzun dutenen erdiak uste du 30 urte barru gizartea desorekatuagoa izango dela, ezberdintasunak areagotu egingo direla. Herri nortasunari dagokionez, baikorrak dira erantzunak, %60k uste baitute eutsiko zaiola; dena den, %22k uste dute asko galduko dela eta euskararen erabilerak ere atzera egingo duela nabarmen. Berriro agertu da bizimodua aldatu beharra hurrengo belaunaldiek duintasunez bizitzeko aukera izan dezaten. Azkenik, iritzi zabalduena da zumaiarrak berdin edo hobeto biziko direla 30 urte barru. Asko dira (%35) okerrago biziko direla diotenak ere.

Zumaia 2050ean: jasangarritasuna

Erredakzioa 2023 eka 07 Zumaia

Gehiengo zabal baten iritziz, kontsumo maila ez da jaitsiko 2050eko zumaiarren artean, energia berriztagarriak erabiliko diren arren. Mugikortasunari dagokionez, %44k uste dute gero eta kale gehiago …
Zumaia 2050ean: ekonomia

Erredakzioa 2023 eka 07 Zumaia

Ekonomia arloari dagokionez, inkestan parte hartu duten gehienek kezka handia dute herriko merkataritzaren etorkizunaren gainean. Zumaiarrak diruz pobreago edo aberatsago izango diren galdetuta, gehi…
Zumaia 2050ean: klima aldaketa

Erredakzioa 2023 eka 07 Zumaia

Inkestan parte hartu duten ia guztiek uste dute 2050erako igarriko direla klima aldaketaren ondorioak, gehienen iritziz, ondorio horiek oso arinak izango diren arren. Kezka gehien euri gutxiago egite…
Zumaia 2050ean: biztanleria

Erredakzioa 2023 eka 07 Zumaia

Inkestan parte hartu duten gehienen iritziz, Zumaiak gaur egun baino biztanle gehiago izango ditu 2050ean, adinaren batez bestekoa igo egingo da, eta kanpotik jende gehiago etorriko da bizitzera.