Darahli 2015: Egonaldiko argazkiak

Baleike 2015-04-15 11:03   Gizartea

Darahli elkarteak antolatuta, 73 lagunez osatutako talde batek astebeteko egonaldia egin zuen Saharako kanpalekuetan martxoaren amaiera eta apirilaren hasiera artean. Erbestean bizi den Saharako herriak bizi duen egoera ezagutzeko aukera izan zuten. 

Darahli 2015: “Gazteak oso inplikatuta atera dira egonaldi honetatik”

Baleike 2015-04-06 11:52   Gizartea

Darahli 2015: “Gazteak oso inplikatuta atera dira egonaldi honetatik”

Igandetik bueltan da Darahli 2015 espedizioa. Astebete pasa dute Tindufeko kanpalekuetan eta helburuak beteta egin dute Zumaiara buelta. “Orokorreak esperientzia oso ona izan da”, laburbildu du Darahli elkarteko koordinatzaile Samuel Ruizek.

Darahli 2015: Azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015-04-04 13:37   Gizartea

Kanpalekuetara egiten ari garen bisita amaitzear da. Azken eguna da gaurkoa eta bihar goizean helduko gara Zumaiara.

Darahli 15: Eskolan egindako lanen inaugurazioa

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015-04-02 20:00   Gizartea

Darahli 15: Eskolan egindako lanen inaugurazioa

Ezkontza ondo joan zen: haima handi batean jende asko bildu zen eta bertan tea edaten egon ginen. Gaur goizean eskolan egindako laneko inagurazioan izan gara. 

Darahli 15: ezkontza batera gonbidatuak

Darahli Elkartea 2015-04-01 17:00   Gizartea

Atzoko festa oso ondo joan zen: tortila, bizkotxuak, spagetiak, etab egin genituen. Gaur goizean batzuk margoketa eta elektrizitate lanak egiten gelditu dira eta baita bihar umeekin egingo dugun antzerki eta eskola tailerrak preparatzen. Beste talde bat Ausserdeko ospitale nazionala, irratia eta gazteen lekua ezagutzera joan dira. 

Darahli 15: Argazkiak jaso ditugu Zug-etik

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015-03-31 17:28   Gizartea

Laugarren eguna izan dute gaur Darahliko kideek Tindoufeko kanpalekuetan. Atzo Soweto eskolako lanak egin zituzten arratsaldean eta gaur Rabuni hiriburura doaz, ospitala eta gerra museoa bisitatzera. Gaur, eguneko kronikaz gain, argazkiak ere bidali dizkigute.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bigarren eguna: Soweto eskola txukuntzen

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015-03-29 20:39   Gizartea

Gaur Zug-eko Soweto eskola txukuntzen eman dute eguna Darahliko kideek. Hemen bidali diguten mezua:

Lehen eguna: Zug-en daude jadanik Darahliko kideak

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015-03-28 13:52   Gizartea

Bidaia luzea izan da, baina dagoeneko iritsi dira Tindoufeko errefuxiatuen kanpalekuetara. Hemen irakur dezakezue Handik whatsapp bidez bidali diguten mezua.

Abiatu dira Darahliko kideak Sahararantz

Baleike 2015-03-27 16:37   Gizartea

Abiatu dira Darahliko kideak Sahararantz

Gaur arratsaldean abiatu berri dira Darahli 2015eko espedizioko kideak Tindoufeko errefuxiatuen kanpalekuetarantz. Kaxetan prestatuta zuten materiala eta norberaren motxilak autobusean kargatu eta laurak aldera joan dira Loiuko aireportura. Hamar eguneko esperientzia ahaztezina dute aurretik.

BIDEOAK: Eñaut Elorrietaren kontzertua

Baleike 2015-03-06 07:00   Kultura

Joan den ostiralean Darahli eta Saharako errefuxiatuen aldeko kontzertua eskaini zuen Eñaut Elorrietak Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Kontzertuan parte hartu zuten San Pedro Abesbatzak eta Astindu dantza taldeak. Kontzertuko hiru une aukeratu eta bideo zerrenda honetan bildu ditugu. Jon Urbietak utzitako irudiekin muntatu ditugu bideoak.