Igandera arte bisitatu daiteke Astinduren erakusketa Oxford aretoan

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 9a, 15:00

Bisitariak Astinduren erakusketan. (Juan Luis Romatet)

Astinduren ibilbideak emandako hainbat argazkiz osatutako erakusketa ikus daiteke egunotan Alondegiko aretoan. Bilduma maiatzaren 12ra arte bisitatu daiteke. 

2011an sortu zuten Astindu Zumaiako dantza elkartea. Ordutik makina bat ikuskizun, ikastaro edo dantzaren inguruko jarduera antolatu ditu, eta horietako askotan bizitako uneak edo pasarteak iruditan errepasatu nahi izan ditu Maiatza Dantzan programaren barruan antolatutako argazki erakusketan.

Bilduma apirilaren amaieran zabaldu zuten eta datorren igandea izango da bisitatu ahal izango den azken eguna. Gau eta bihar arratsaldez izango da zabalik, 18:00etatik 20:00etara; datorren asteburuan eguerdian eta arratsaldean zabalduko ditu ateak, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide