Salgai daude maiatzaren 17ko Gazte bertso afarirako txartelak

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 9a, 08:00

Maddi Ane Txoperena izango da kantuan arituko den bertsolarietako bat.

Torreberri Gaztetxean egingo da Gazte bertso afaria hurrengo ostiralean. Ernaik antolatutako ekitaldi honetarako txartelak dagoeneko salgai daude.

Ernaik Gazte bertso afaria antolatu du maiatzaren 17rako. 21:00etatik aurrera egingo da Zumaian, Torreberri Gaztetxean. Afaltzeaz gain, Maddi Ane Txoperena eta Joanes Illarregiren bertsoak entzuteko parada izango dute bertaratzen direnek.

Hitzordu honetarako txartelak dagoeneko salgai daude Inpernupe eta Nikol tabernetan, 15 euroan. Txartelak erosteko azken eguna datorren asteartea, hilaren 14a izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide