Katekesirako izen ematea zabaldu dute Parrokian

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 8a, 11:30

San Pedro Parrokia.

San Pedro Parrokian lehen mailako katekesia jaso nahi duten haurrentzako izen ematea zabaldu dute. Horretarako, formulario bat bete beharko dute. 

Datorren ikasturtera begira jarri da San Pedro Parrokia. Hala, 2024-2025 urtean katekesia jaso nahi duten haurrei zuzendutako izen ematea zabaldu dute herriko elizan. Lehen mailako ikasgai horiek jaso nahi dutenek aurrez formulario bat bete beharko dute. Aipatu formulario hori hemen aurki daiteke.