Pilota txapelketa herrikoiak eman ditu lehen pilotakadak

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 8a, 08:00

Lehen jardunaldiko une bat. (Juan Luis Romatet)

Sei bikote arituko dira eskuzko modalitatean ekainaren amaierara arte. Pasa den ostiralean jokatu zen lehen jardunaldia.

Pasa den ostiral arratsaldean jokatu zen Odieta frontoian Zumaiako pilota txapelketa herrikoiko lehen jardunaldia. Eskuzko modalitatean bakarrik jokatuko da aurtengo txapelketa, palazkoa martxan jartzeko nahikoa bikote apuntatu ez zirelako. Guztira, sei bikote izango dira lehian eta San Pedro jaiekin batera jokatuko da txapelketa.

Pasa den ostiraleko jardunaldian hiru norgehiagoka jokatu ziren, emaitza hauekin:

  • Aitor Aizpurua-Josu Salegi, 22; Unai Beristain-Jon Alkorta, 16.
  • Oihan Etxabe-Kimetz Etxabe, 22; Beñat Lizeaga-Iñigo Tumas, 11.
  • Unai Etxabe-Peio Etxabe, 22; Unai Ibarguren-Jon Telmo Manterola, 7.

Datorren ostiralean, etzi, jokatuko da txapelketako bigarren jardunaldia, partida hauekin:

  • Unai Etxabe-Peio Etxabe vs Oihan Etxabe-Kimetz Etxabe.
  • Unai Beristain-Jon Alkorta vs Beñat Lizeaga-Iñigo Tumas.