Bertan behera geratu da Emakumeon Etxean egitekoa zen bakarrizketa saioa

Maria Maya Manterola 2024ko mai. 6a, 15:30

Ane Lindane eta Raquel Lopez.

Raquel Lopezek eta Ane Lindanek eskaini behar zuten umorezko bakarrizketa saioa ostegunean, baina bertan behera geratu dela jakinarazi berri du Emakumeon Etxeak.

Despotorre bakarrizketa saioa egitekoa zen datorren ostegunean Emakumeon Etxean, Ane Lindane eta Raquel Lopez umoregileen eskutik. Emakumeon Etxeak jakinarazi berri du, ordea bertan behera geratu dela hitzordua. 

Komediari ikuspegi feminista eta korrosiboa gehitzen diote bi umoregileek saio horretan, aurrean aurkitzen duten guztiari kritika eta barre eginez. Gaztelaniaz eskaintzen dute saioa.