Ikusmina sortu dute DJ eskolak eta emanaldiak

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 5a, 15:49

Goiko DJak eman zuen bi orduko ikastaroa atzo arratsaldean Oxford aretoan, eta ondoren, emanaldia eskaini zuten berak eta Maitxek Kofradia aurrean.

Goiko DJak DJ eskola eman zuen atzo arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan, eta jende andana gerturatu zen bertara ikasteko gogoz. Doako jarduera izan zen, pare bat ordu iraun zuena, eta jarraian DJ emanaldiak egon ziren. Horiek Kofradia aurrean izan ziren, Maitx eta Goikoren eskutik, eta jende asko bildu zuen musika saio horrek ere.

Maiatza Dantzan egitarauaren barruko jarduerak izan ziren, Dantz akademiak antolatutakoak biak ere. 

(Argazkiak: Miriam Romatet)