'Radical' eta 'Kung Fu Panda 4' filmak emango dituzte asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 2a, 15:43

Helduentzako eta haurrentzako film bana emango da asteburuan Zumaiako zinema aretoan.

Bi film desberdin emango dira asteburu honetan Zumaiako Aita Mari aretoan: gaurtik astelehenera bitartean Radical film mexikarra, eta Kung Fu Panda 4 animazioko lana igande arratsaldean. Filmetarako sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.

Christopher Zallak zuzendutako film mexikarra da Radical. Benetako istorio batean oinarrituta, abandonuz, ustelkeriaz eta indarkeriaz betetako Mexikoko muga-hiri bateko maisu baten istorioa kontatzen du. Bere ikasleen jakin-mina eta potentziala desblokeatzeko metodo erradikal berri bat frogatzen du, baita bere distira desblokeatzeko ere.

Film hau bihar, ostiralez, larunbatean, igandean eta astelehenean (ikuslearen eguna) emango da Zumaiako zinema aretoan, 19:30ean. 

Igande arratsaldean, berriz, animazioko film bat emango da 17:00etatik aurrera. Kung Fu Panda 4, hain zuzen. Hemen ikus daiteke trailerra.