Baleikeren maiatzeko aldizkariaren aurrerapen bideoa: Zufiria-Rodriguez familia

Jabier Gonzalez Toston eta Gorka Eizagirre 2024ko mai. 1a, 14:30

Baleike datozen egunotan hasiko da maiatzeko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean landu du Zufiria-Rodriguez familiari egindako elkarrizketa.

Hilabete seinalatua da maiatza Zufiria-Rodriguez familian. Iker eta Irune senar emazteen semea, Julen, duela urtebete atera zen Bartzelonako Vall d'Hebron ospitaletik hezur-muineko transplante arrakastatsu baten ondoren. Ebakuntza hori egin behar izan zioten, urtebete lehenago, 2022ko maiatzean, Hurlerren sindromea edo MPS I gaixotasuna atzeman ziotelako. Hori guztia gutxi balitz bezala, MPSaren Nazioarteko Eguna ere maiatzean da, 15ean. Bada, gaixotasunaren nondik norakoak azaldu dizkio haren amak Baleikeri.