Laboaren txoriak

Eskinosoa (Garrulus glandarius)

Imanol Manterola 2024ko api. 1a, 10:30

Korbidoen familiakoa izan arren, kolore argi bizi eta ederrak dituen bakarra da. Gure baso eta inguruneetan ugaria da eta nahiko erraz ikusi eta entzun daiteke, bere hotsak oso ozenak eta zaratatsuak baitira.

Korbidoen familiakoa izan arren, kolore argi bizi eta ederrak dituen bakarra da. Gure baso eta inguruneetan ugaria da eta nahiko erraz ikusi eta entzun daiteke, bere hotsak oso ozenak eta zaratatsuak baitira. Gainera, beste hegazti edo animalien soinuak imitatzeko gai da. Ar eta emeen artean ez dago desberdintasun handirik.

Beste izen batzuk ere baditu: Basamika, Eskilaraso, Iskiaso, Ixkixu, Oskilaso…

Eskinosoak badu ohitura deigarri bat: udazkeneko fruituak ugariak direnean, biltegietan ezkutatzen ditu, lur azpian 3-5 zentimetro sakoneran, gero neguan eta udaberrian jateko. Milaka ale izan ditzake: urrak, uzkurrak, gaztainak, intxaurrak ….. denetarik. Ondorioz, errudun zuzena bihurtzen da gure basoen ugalketaren lantegian.

Euskal Herrian espezie sedentarioa da, eta Europako Iparraldean neguak oso gogorrak direnean gurera ere migratu dezake. Euskal Herriaren hegoaldean arraroagoa da ikustea. Urtean behin kumatzen du, eta 4-8 arrautza jar ditzake.

Luzera eta hego zabalera: 32-35 zentimetro eta 54-58 zentimetro.