Erorikoak saihesteko tailerra egingo da maiatzaren 9an eta 10ean Oxforden

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 1a, 17:00

Zumaia nagusientzat, nagusiontzat programaren barruan antolatu dute tailerra. Interesdunek aurrez eman beharko dute izena.

Herriko nagusiei zuzendutako beste jarduera bat antolatu dute Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek. Erorikoak saihesteko tailerra prestatu dute oraingo honetan. Zumaia nagusiekin, nagusiontzat programaren barruan antolatutako tailer hau maiatzaren 9an eta 10ean emango da, goizez, 10:30etik 12:30era bitartean, Alondegiko Oxford aretoan. Osakidetzako, Osasun zentroko, Kirol saileko eta Gizarte Zerbitzuetako teknikariak edo kideak gidatuko dituzte saioak.

Interesdunek aurrez izena eman beharko dute Branka eraikinean (Aizkorri kalea 4), 943-86 22 00 telefono zenbakira deituta edo brankaharrera@zumaia.eus helbidera idatzita.