Laboaren txoriak

Txantxangorria (Erithacus rubecula)

Imanol Manterola 2024ko urt. 1a, 10:30

Gurean aski ezaguna den laguna. Oso lurraldekoia eta oldarkorra, bere mota berekoekin zein besteekin etengabe borrokan ibili ohi da.

Ohikoa da basotik bide erdira ateratzea, bisitan nor datorren ikuskatzera. Ar zein eme berdinak izaten dira. Argazkikoa txita jaioberria da.

Beste izen batzuk ere baditu: Papargorri, Antxogorri, Txindor, Txantxako, Anttonpapargorri…

Euskal Herrian urte osoan zehar ikus dezakegu. Bertan kumatzen du, eta neguan Europa iparraldetik ere etortzen dira, hotzetik ihesi.

Luzera eta hego zabalera: 14-16,5 zentimetro eta 20-22 zentimetro.