Transexualitateaz arituko dira bihar Emakumeon Etxean

Maria Maya Manterola 2024ko mai. 1a, 12:00

Emakumeon Etxeko hitzaldi bateko irudia, joan den urrian.

Trans legeaz eta horrek ekarritako ondorioez mintzatuko dira Naizen elkarteko kideak. 

Transexualitatea haurtzaroan eta gaztaroan: Trans legea eta horrek errealitatean utzi dituen ondorioak izenburupean hitzaldia eskainiko dute bihar Naizen elkarteko kideek Emakumeon Etxean. LGTBI+fobiaren inguruan sentsibilizatzeko helburua du solasaldiak, eta hitzordua baliatuko dute haur eta gazte transexualen erralitatea ezagutarazteko. 

Hitzaldia 18:30ean izango da, Emakumeon Etxean, eta antolatzaileek herritar oro gonbidatu nahi dute saio honetan parte hartzera.