Musika Eskolako ahots teknikako ikasleek entzunaldia eskaini dute Zumaienako domoan

Juan Luis Romatet 2024ko api. 30a, 12:00

Ikasturtean zehar ikasitakoa eta entseatutakoa erakutsi zuten Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ahots teknikako ikasleek atzo arratsaldez egindako entzunaldian.

Ikasturte amaiera gertu, Zumaiako Musika eta Dantza Eskola hasi da kurtso bukaerako entzunaldiak programatzen. Atzo arratsaldez ahots teknikako ikasleen txanda izan zen. Zumaiena ikastetxeko domoan bildu ziren herritarren aurrean erakutsi zuten urtean zehar ikasitakoa. Bertaratu zirenek izan zuten lan ezagunak entzuteko parada. Bideoan jasotzen den obra hau da horren adibide bat.