Munduko dantzak landuko dituzte bihar Astinduren tailerrean

Juan Luis Romatet 2024ko api. 27a, 17:00

Astindu dantza elkarteak doako tailerrak antolatzen ditu hilero. Oraingo honetan munduko dantzak ezagutu eta lantzeko aukera izango dute. 

Munduko dantzak ezagutu eta haiekin gorputza mugitzeko aukera izango da bihar Zumaian, Astindu dantza elkarteak antolatutako tailerrari esker. Eguraldiak laguntzen badu, behintzat, Saregileen plazan egingo dute jarduera, goizez, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Irakaslea Aitor Aizpurua zumaiarra izango da. 

Zumaiako dantza elkarteak hilero antolatzen dituen dantza tailer hauetan edozeinek har dezake parte, Astinduko kidea izan edo ez; doakoak dira eta adin eta maila guztientzako irekiak.