'Los niños de Winton' eta 'Dragonkeeper. Dragoien zaindaria' filmak emango dira asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko api. 26a, 12:00

Bi film ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan: Los niños de Winton film britainiarra eta animaziozko Dragonkeeper. Dragoien zaindaria.

Helduentzako eta haurrentzako film bana izango da asteburu honetan Aita Mari aretoan. Gaurtik astelehenera bitartean Los niños de Winton film britainiarra emango da Zumaiako zinema aretoan; igande arratsaldean, berriz, haurrentzako animaziozko Dragonkeeper. Dragoien zaindaria. Azken film hau euskaraz izango da.

Anthony Hopkins eta Helena Bonham-Carter aktoreak buru dituen filma da Los niños de Winton. Bigarren Mundu Gerran girotuta, naziengandik ehunka haur salbatzen lagundu zuen familia baten historia kontatzen du. Lan hau ostiraletik astelehenera bitartean emango da, egunero 19:30ean.

Igandean, berriz, animaziozko film bat emango da Aita Marin, Dragonkeeper. Dragoen zaindaria, hain zuzen. Saioa euskaraz izango da eta 17:00etan hasiko da.

Sarrerak salgai daude sarrerakzumaia.eus webgunean.