Udalak argitaratu ditu udalekuetako begiraleen eta koordinatzaileen behin betiko onartuen zerrendak

Juan Luis Romatet 2024ko api. 25a, 12:00

Zerrendak ikusgai jartzeaz gain, erreklamazioak aurkezteko epearen berri ere eman du udalak.

Uztailean egingo diren udaleku irekietan begirale eta koordinatzaile lanetan arituko direnen behin betiko zerrenda eman du argitara Zumaiako Udalak. Onartutako begiraleen zerrenda hemen ikus daiteke; koordinatzaileena, berriz, hemen.

Horrekin batera, behin behineko merituak ere argitaratu dira. Erreklamazioak jartzeko epea zabalik egongo da apirilaren 30era bitartean.