Herri Urratserako autobusa jarri du Inpernupe elkarteak

Juan Luis Romatet 2024ko api. 24a, 09:29
Egun osoan izango dira ekitaldiak Senperen. (Seaska)

Maiatzaren 12an egingo da Senpereko lakuaren bueltan Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa. Zumaiatik jarriko den autobuserako izenak eman daitezke dagoeneko.

Maiatzaren 12an egingo den Herri Urratserako autobusa jarri du Inpernupe elkarteak. Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa, ohi bezala, Senperen egingo da, eta egun osorako egitaraua izango da. Aurten, gainera, eszena eta gune berriak sortu dituzte antolatzaileek.

Senperera joan-etorria egiteko autobusa jarri du Inpernupe elkarteak. Busa goizeko 9:00etan abiatuko da Patxita Etxezarreta kaleko geltokitik, Kantauri plaza parekotik, eta 19:30ean izango da bueltako zerbitzua. Izenak dagoeneko eman daitezke Inpernupe berta. Pertsonako 15 euro ordainduko dira, eta ordainketa busean bertan egingo da.