Basondora joango da Ludoteka maiatzaren 5eko familia irteeran

Juan Luis Romatet 2024ko api. 23a, 09:00
Familia osoarentzako irteera antolatu du Zumaiako Ludotekak. (Zumaiako Ludoteka)

Ikasturteko azken familia ekintza antolatu du Zumaiako Ludotekak maiatzaren 5erako. Egun horretarako, Basondorako familia irteera antolatu dute.

Familia irteera hau LH 1 eta 6 bitarteko haurrei bideratuta dago, eta Kortezubin (Bizkaia) dagoen Basondoko animalia erreserba bisitatuko dute. Haurrek zein gurasoek eguna inguru haietan pasatuko dutela esan dute Ludotekako kideek.

Maiatzaren 5ean izango da irteera hau. Taldea goizeko 10:00etan aterako da Zumaiatik, Ludoteka aurretik, eta 17:30ean itzuliko da leku berera. Izenak emateko epea bihar zabalduko dute eta hilaren 30era arte egongo da irekita. Helduek 15 euro ordainduko dituzte eta haurrek 10 euro. Izenak Ludoteka bertan emango dira. Lekuak mugatuta daudela ere esan dute antolatzaileek, eta kopurua gainditzen bada zozketa egingo dutela izena eman duten guztien artean.