Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskolek matrikulazioa egiteko epea zabaldu zuten atzo, astelehena. 2023 eta 2024 urte bitarteko haurren gurasoek maiatzaren 10era arte dute aukera izena emateko aukera.
Hurrengo ikasturteko ordutegia aurreratu dute dagoeneko arduradunek eta 7:30etik 16:00etara egongo dira zabalik bi haurreskolak. Gainera, guztiz doakoak izango dira biak. "Giro goxo ela lasaian zaintzen ditugu haurrak, arreta indibidula bermatuz. Haurrak dira protagonistak gure haurreskoletan, beraien erritmoa errespetatu eta mugimendu askean oinarritzen gara. Zatozte gu ezagutzera!", azaldu dute arduradunek.
Izena eman nahi dutenek hona hemen harremanetarako datuak:
- Arrangoleta: 943-86 22 92 telefono zenbakira deitu edota arrangoleta.zumaia@haurreskolak.eus e-postara idatzi.
- Eskola Txikia: 943-86 53 45 telefonora deitu edo eskolatxikia.zumaia@haurreskolak.eus e-postara idatzi.
- Online: matrikulazioa online egin dezakete honako lotura honetan.