'Pequeñas cartas indiscretas' eta 'Un rey supermono' filmak emango dira asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko api. 19a, 09:00

Komedia ingeles bat eta haurrentzako animazioko film bat emango dira asteburu honetan Zumaiako zinema aretoan.

Bi film emango dira asteburu honetan Zumaiako Aita Mari zinema aretoan. Larunbatetik astelehenera Pequeñas cartas indiscretas komedia britainiarra ikusteko aukera izango da; igande arratsaldean, berriz, haurrentzako Un rey supermono animazioko filma eskainiko da. Bietarako sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.com webgunean.

Olivia Colman aktore britainiarra buru duen komedia da Pequeñas cartas indiscretas. 1920ko hamarkadan Ingalaterrako kostaldeko herri batean girotuta, zenbait bizilagunek herriko giroa aldrebestuko duten gutunak jasoko dituzte. Filma larunbatean, igandean eta astelehenean emango da, 19:30ean.

Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita, Un rey supermono animazioko pelikula emango da haurren saioan. Hemen ikus daiteke trailerra.