Udal eraikinen garbitzaileak kontratatzeko prozesua abiatu du udalak

Juan Luis Romatet 2024ko api. 17a, 17:00

Garbitzaile bat aldi baterako kontratatuko du, eta apuntatzen diren besteekin lan poltsa osatuko du. Lanbideren bidez egingo da prozesua.

Udal eraikinen garbitzaile bat kontratatzeko prozesua abiatu du Zumaiako Udalak. Lanbideren bidez egingo da, eta izena ematen duten beste lagunekin lan poltsa osatuko du. Interesdunek gaurtik apirilaren 25era dute izena emateko aukera.

Epe berdinean, hautagaiek merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte Zumaiako Udaleko erregistroan. 

Hemen daude lehiaketako oinarriak.