Gipuzkoako organoak plazara izeneko ekimena jarri dute abian beste behin ere Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean. Programa honek organo ondarea eta organo errepertorioa jendeari hurbiltzea du helburu eta aurtengoarekin zazpi edizio beteko ditu.
Apirilaren 21ean ekin zioten aurtengo programari eta hilaren 21era bitartean Gipuzkoako zazpi herritan izango dira emanaldiak. Zumaiari dagokionez, bihar iluntzean izango da kontzertua, 20:00etatik aurrera, San Pedro Parrokian.
Oscar Rodriguez organista kantabriarra izango da Zumaian bihar. Musikenen ikasi duen organista gazteak Parrokiak duen 1889. urteko Stoltz organoan emango du kontzertua.