Bisitari ugari Oxfordeko argazki zaharren erakusketan

Juan Luis Romatet 2024ko api. 13a, 13:00
Argazki batean bere burua aurkitu duen herritarra. (Miriam Romatet)

Zumaiako Fototeka elikatzeko iaz egindako deialdian jasotako argazkiak daude erakusgai Alondegiko Oxford aretoan.

Atzera begirada egiteko aukera ematen du Alondegiko Oxford aretoan zabaldu duten argazki erakusketan. Bertan, iaz Zumaiako Fototeka elikatzeko egin zen deialdian jasotako argazki batzuk daude erakusgai. Bisitariek duela hamarkada batzuetako Zumaia batekin egiten dute topo. Herriarekin, baita herritarrekin ere. Izan da bere burua argazkiren batean ikusi duena ere.

Erakusketa herenegun zabaldu zuten, eta ateak zabaldu bezain pronto hasi ziren herritarrak sartzen. Halako bildumek herritarren kuriositatea pizten dutenaren seinale.

Erakusketa apirilaren 23ra arte izango da zabalik, egunero 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan eguerditan ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.