Nerabeei zuzenduriko jarduera ugari izango da repetizioetan

Maria Maya Manterola 2024ko api. 12a, 15:00
Erraldoiak santelmoetan, orain bi urte.

Bihar, esaterako, hamaiketako musikatua izango da Kofradiako plazan, Joxe Mendizabalekin.

Nerabeei eta gaztetxoei zuzenduriko jarduerak ere antolatu dituzte San Telmo jaietarako. Repetizioetan, esaterako, bihar, Koxinatu egitasmoari esker prestaturiko gosari osasungarriaz eta Joxe Mendizabalen musikaz gozatu ahal izango dute, 11:00etan Kofradian. 

Arratsaldean, Orioko Pello eta Nikolasa erraldoiak ibiliko dira kalez kale herriko txarangaren laguntzarekin, eta igandean, berriz, Bizijolasi esker, zenbait tailerretan parte hartu ahal izango dute Eusebio Gurrutxaga plazan.