'Erabakia zurea da' lelopean, larrosak banatzen aritu da PSE-EE

Maria Maya Manterola 2024ko api. 11a, 13:00

Hauteskundetako kanpainaren harira, ohi bezala, ostegunetako azokan izan dira PSE-EEko kideak larrosak banatzen.

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen kanpaina betean, Zumaiara ere iritsi da PSE-EEren furgoneta. Alderdi sozialistako kideak –tartean, Duñike Agirrezabalga zinegotzia eta Arritxu Marañon udaleko zinegotzi ohia– ostegunetako azokan izan dira, larrosak eta eskuorriak banatzen.