Gipuzkoako XIV. Pilota Egokituko Binakako Txapelketako jardunaldia izango dute zumaiarrek larunbatean

Iraia Oteiza 2024ko api. 11a, 08:00
Gipuzkoako pilota egokituaren aurkezpeneko irudia.

Orotara zazpi partida jokatuko dituzte hamalau bikotek Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Zumaiarren artean egongo dira  Xabier Olaziregi eta Leire Esnal. 

Gipuzkoako XIV. Pilota Egokituko Binakako Txapelketako jardunaldietako bat jokatuko dute larunbatean Azkotian. Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte partidak, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Hain zuzen, teniseko paleta partidak izango dira Gurean jokatuko dituztenak, eta adimen urritasuna duten pilotariak arituko dira lehian. Orotara zazpi partida jokatuko dituzte, hamalau bikotek:

  1. Haritz Lertxundi eta Peru Errementeria / Xabier Olaziregi - Hodei Asteasu eta Mikel Jurado 
  2. Mikel Vega eta Asier Sanchez - Lorea Iribar eta Unai Dios 
  3. Iraitz Huegun eta Josu Arratibel - Erik Dima Gatón eta Jurdan Arakistain
  4. Haritz Lertxundi eta Peru Errementeria / Xabier Olaziregi - Xabier Villar eta Sheila Cueto 
  5. Jon Alzuguren eta Alvaro Valor - Leire Esnal eta Iñaki Divasson
  6. Eneko Sagarmendi eta Luis Zulaika - Joseba Altuna eta Ibai Gomez 
  7. Hodei Asteasu eta Mikel Jurado - Xabier Villar eta Sheila Cueto 

Txapelketa Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen dute, “kirola eta inklusioa bateratu, indartu eta sustatzeko, errespetua, berdintasuna eta aniztasuna oinarri hartuta”. Binakako finalak maiatzaren 18an jokatuko dituzte Donostiako Atano III. pilotalekuan.