2024/04/12 - 2024/04/15 19:30ean

Zinema

'La familia Benetón'

'La familia Benetón'
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Joaquin Mazon. Aktoreak: Leo Harlem, Juan Manuel Montilla 'El Langui'. Generoa: komedia. Urtea: 2024. Herrialdea: Espainia.

Toni, gizon kaskagogorra, ezkongabea eta seme-alabarik gabea, umeengandik ihesi doa kosta ahala kosta. Bere bizitzak ustekabeko bira ematen du arreba hiltzen denean, eta gauetik goizera adoptatutako bost seme-alaben behin-behineko tutore bihurtzen da: bakoitza herrialde eta jatorri desberdinekoa. Tonik aurre egin beharko die mundu modernoko desberdintasun kulturalei eta aitatasun-erronkei, eta benetako familia norberak aukeratzen duena dela ohartuko da.

Apirilaren 12, 13, 14 eta 15ean, 19:30ean. Apirilaren 13an 17:00etan ere bai.