'San Telmo martxa' abestu dute gaur meza nagusiaren amaieran

Juan Luis Romatet 2024ko api. 8a, 20:00

Agustin Zubimendik zuzenduta abestu dute martxa hau gaur goizean San Telmo ermitan egindako meza nagusian. 

Makina bat aldiz entzun da egunotan San Telmo martxa herrian, aspertzeko adina, kasik. Haurren zein helduen danborradetan, prozesioan, baita txarangaren batek jota ere. Goizean, baina, abestuta entzuteko aukera ere izan da. San Telmo ermitan izan da, meza nagusiaren amaieran. Mari Carmen Azpeitiak jotako organo doinuen gainean kantatu dute Agustin Zubimendik zuzendutako abeslari taldeak.

Bideo honetan entzun daiteke.