Soinurik gabeko orduak izango dituzte barrakek, haur guztien inklusioa bermatzeko

Maria Maya Manterola 2024ko api. 4a, 09:00

Autismoa nahiz bestelako buru nahasmenak dituzten pertsonentzat gune erosoa izan dadin, soinua kenduko dute santelmoetako bi ostiraletan bi orduz. 

Gernika parkean ezarritako barrakek soinurik gabeko tarteak izango dituzte. Autismoa nahiz bestelako beharrak dituzten haurren erosotasuna bermatze aldera, bi ostiraletan, apirilaren 5ean eta 12an, 17:00etatik 19:00etara bitartean kenduko dute soinua. 

Udalak jakinarazi du, bestalde, barrakak 01:00ak arte martxan egongo badira ere, 22:00etatik aurrera musikarik gabe egongo direla; inguruko bizilagunen deskantsuari mesede egin nahi diote neurri honekin.