Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abian jarri du beste urte batez Uemak, udalarekin elkarlanean

Maria Maya Manterola 2024ko api. 2a, 15:00

Euskarari bide berriak zabaltzeaz gain, administrazioa euskalduntzea bultzatzea du helburu kanpainak. Errenta aitorpena euskaraz egin duen herritarren kopuruak gora egin du 2012tik, eta aurtengoan, %33a gainditzea izango da helburua.

Beste urte batez, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri dute martxan Zumaiako Udalak eta Uemak elkarlanean. Euskarari bide berriak zabaltzea dute helburu, batetik; eta administrazioa euskalduntzea sustatzea, bestetik. 2012az geroztik, gora egin du errenta aitorpena euskaraz egin duten herritarren kopuruak. 

Aurtengoan, % 33a gainditzea izango da helburua, udalak azaldu duenez. Hiru bide izango dira aitorpena egiteko –autolikidazio proposamena, mekanizatua eta internet bidezkoa–, eta hiruretan egongo da euskaraz egiteko aukera. Honako aholkulariek lagunduko dute horretan:

  • AM aholkulariak (ainhoa.amasesores@gmail.com / 943-86 26 09)
  • Unanue aholkulariak (unanue@unanue.eus / 943-86 09 60)
  • Zumai aholkularitza (info@zumai.com / 943-86 26 24)
  • Arin asesoria (asesoriarin@asesoriarin.com / 943-11 71 55)

Autolikidazio proposamena jasotzen dutenek apirilaren 8tik aurrera eman ahal izango diete onarpena. Errenta mekanizaturako hitzordua apirilaren 12tik ekainaren 6ra bitartean eskatu ahal izango da, eta kanpaina orokorra aurten uztailaren 1ean amaituko da. Argibide gehiago Ogasunaren webgunean jaso daitezke.