Festa eta puzgarriak, Autismoaren Nazioarteko Egunez

Maria Maya Manterola 2024ko api. 2a, 09:00

Puzgarrien artxiboko irudi bat.

Arratsaldean ezarriko dituzte puzgarriak Sagarbiden. Zumaienako ikasleek egindako inklusio tailerrari jarraipena emango diote gaurko festaren bitartez, eta lehentasuna izango dute puzgarrietan sor daitezkeen ilaretan autismoa edota bestelako buru nahasmendu edo desgaitasunak dituzten haurrek.

Autismoaren Nazioarteko Eguna da gaur, apirilak 2, eta autismoaren espektroko nahasmena duten haurrak aintzat izan nahi dituzte santelmoen bueltan ezartzen diren barraketan. 

Zumaienako ikasleek egin duten inklusio tailerrari jarraipena emanez, puzgarriak ezarriko dituzte Sagarbiden 15:30etik 19:30era, eta puzgarrietan sor daitezkeen ilaretan lehentasuna emango diete autismoa edota bestelako buru nahasmendu edo desgaitasunak dituzten haurren parte hartzeari. Gainera, 18:00etan txokolatea txurroekin banatuko diete bertaratutakoei, musutruk. 

Atracciones Sanzen eskutik antolatu dute festa, eta azaldu dutenez, barraketan ere zenbait neurri hartuko dituzte, musikarik ez jartzea, esaterako. Dena den, herritar oro gonbidatu dute festara nahiz barraketara.