Nerabeen eta osasun mentalaren inguruko hitzaldiko izen ematea zabalik da jada

Maria Maya Manterola 2024ko api. 1a, 10:30

Apirilaren 23an izango da saioa, eta bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Estibaliz Ansotegi psikologoak gidatuko du saioa.

Gurasoak heziketa prozesuan inplikatu eta horretarako baliabideak eskaintzeko helburuarekin, hitzaldi sorta antolatu dute Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Hezkuntza eta Gazteria Sailak elkarlanean. Askotariko gaiak landuko dituzte adituen eskutik: orain arte, sexu heziketa, pornografia eta lagun arteko nahiz familia arteko harreman osasuntsuez aritu dira. Laugarren eta azken saioan, berriz, nerabeak eta buru osasuna izango dute hizketagai, Estibaliz Ansotegi psikologoaren eskutik. Saioa apirilaren 23an izango da, 18:00etan Oxford aretoan.

Hitzaldira bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute apirilaren 21a baino lehen, brankaharrera@zumaia.eus helbidera idatzita.