Resurrexita eta prozesioa egin dute Pazko igandearekin

Andrea Zipitria 2024ko mar. 31a, 13:00

Prozesioa. (Juan Luis Romatet)

Gaur, Pazko igandea izanik, Jesusen piztuera ospatzen dute fededunek. Hala, resurrexita izan da Arritokietako ermitan, eta handik prozesioan joan dira San Jose kalea. Ondoren parrokian egin dute meza.

Pazko igandeko ohiturei jarraiki, resurrexita irudikatu dute Arritokieta ermitan, eta handik prozesioan abiatu dira San Pedro parrokian egin den elizkizunera.