Gaueko autobus zerbitzu berezia jarri du Lurraldebusek Zarauzko Garagardo Azoka dela eta

Andrea Zipitria 2024ko mar. 28a, 09:30
Garagardo Azoka. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Zarauzko Garagardo Azoka dela eta, bertara joan-etorriak egiteko Lurraldebusek autobus zerbitzu berezia jarri du gaurko eta biharko.

Zarauzko Garagardo Azokak atzo ireki zituen ateak, eta gaur eta bihar jaieguna izanik, jende asko espero da. Hori dela eta, joan-etorriak errazteko, gaueko autobus zerbitzu bereziak antolatu ditu Lurraldebusek. Gaur eta bihar izango dira autobus bereziak; larunbatean, berriz, ohiko gaueko autobus zerbitzua izango da martxan.

Hona hemen ordutegia: