EH Bilduk gaur itxiko du izen ematea Aberri Egunean Iruñera autobusean joateko

Andrea Zipitria 2024ko mar. 26a, 13:30

Nazioa gara lelo hartuta, igande honetan Aberri Eguna ospatuko du EH Bilduk Iruñean. Zumaiatik autobusez joan eta itzultzeko aukera izango da, eta bertaratu nahi duenak gaur izango du izena emateko azken eguna.

Igande honetan Aberri Eguna ospatuko du EH Bilduk, Iruñean. Nazioa gara lelopean, egun osoko egitaraua antolatu dute. Bada, egunpasa joatera gonbidatu dituzte herritarrak, eta joan-etorriak errazteko asmoz, autobusa antolatu dute Zumaiatik.

Autobusez joan eta itzultzeko asmoa duten herritarrek, gaur izango dute izena emateko azken aukera. Iluntzera arte luzatuko dute izen-ematea. Horretarako bi bide daude:  labur.eus/aberri2024 helbidean edo 688 605 864 telefono zenbakira WhatsApp mezua bidalita.