Iritsi dira barrakak herrira

Andrea Zipitria 2024ko mar. 25a, 15:44

San Telmo jaiak gero eta gertuago dira Zumaian, eta horren adibide dira barrakak. Dagoeneko iritsi dira herrira, eta muntaketa lanetan daude bertako langileak. San Telmo jaietako repetizioak bukatu arte izango dira feriako txosnak Gernika parkean.

Festa usaina nabari da Zumaian. Horren adibide dira iritsi berri diren barrakak. Ohi bezala, Gernika parkean kokatu dituzte, eta bertan izango dira ume zein helduen jolasgarri santelmoetako repetizioak amaitzen diren bitartean.

Argazkiak: Javi Gonzalez Toston