Santelmoak, urtez urte, irudietan

Erredakzioa 2024ko api. 4a, 12:00
2008ko txupinazoa.

Santelmoen historian gauzatutako ekitaldiek milaka irudi eta oroitzapen utzi dituzte, eta Baleike Gukak horietako batzuk bildu ditu, herritarren oroimena astintzeko asmoarekin.

Santelmoak Zumaiako festa kutunenak dira, hori ezin du inork dudan jarri. Marinel jantzi urdinek eta kresal usainak herria hartzen dute Pazko astean. Bi asteburutan zehar hamaika ekitaldi izaten dira herrian, eta horien artean badira tradizio bihurtu diren batzuk: San Telmo ermitaraino egiten duten prozesioa, Kofradiako plazako dantzaldiak, Itzurun hondartzako zaldi lasterketak, helduen nahiz haurren danborradak... Eta nola ahaztu Juan Mari Granados Kanikas-ek saxofoiarekin alaitutako uneak?

Festen antolaketan egindako aldaketek eta hobekuntzek herritarren parte hartzea handitzea ekarri dute, gaur egun zumaiarrak izanik San Telmo jaien oinarria. Santelmoen historian gauzatutako ekitaldiek, berriz, milaka irudi eta oroitzapen utzi dituzte, eta Baleike Gukak horietako batzuk bildu ditu, herritarren oroimena astintzeko asmoarekin.

San Telmo kalea festetan, 2004an.

1994ko herri kirol saioa.

Olagarro zopa banatzen, 2008an.

2001. urteko prozesioa.

Juan Mari Granados 'Kanikas', 2000 urtean.