Emakumeon Etxea itxita egongo da bi astez

Mireia Galarza Bastida 2024ko mar. 24a, 17:00
Zumaiako Emakumeon Etxea. (Artxiboa)

Apirilaren 9an irekiko dute berriro ere, San Telmo Egunaren biharamunean. 

Aste Santuak gainean daude, eta negozio nahiz zerbitzu askok moldaketak izango dituzte euren ordutegietan, tartean Zumaiako Emakumeon Etxeak. 

Zehazki, bihartik hasi eta bi astez itxita egongo da Emakumeon Etxea, eta apirilaren 9an irekiko dute berriro ere, San Telmo Egunaren biharamunean.