'Secretos de un escándalo' eta 'Corre, tiger, corre' filmak, asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 22a, 08:00

Bi film emango dira asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan, helduentzako eta haurrentzako bana.

Bi film ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. Saioetara sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.com webgunean erosi ahal izango dira.

Ostiraletik astelehenera arte Todd Hayne zuzendari estatubatuarraren Secretos de un escándalo pelikula emango da. Julianne Moore eta Natalie Portman dira film honetako protagonistak. Saioak 19:30ean izango dira Zumaiako zinema aretoan.

Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita, Corre, tiger, corre animaziozko filma emango da Aita Marin.