Zabaldu dute eskuzko eta palako txapelketa herrikoietarako izen ematea

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 21a, 12:00
Odietan jokatuko dira txapelketa herrikoiko partidak.

Eskuzko eta palako pilota txapelketa herrikoiak antolatuko ditu aurten ere Zumaiako Kirol Elkarteak. Bi txapelketa hauetarako izen ematea zabaldu du jada.

Udaberrian hasi eta San Pedro jaietara arte jokatuko dira Odieta frontoian (Herri Eskolako pilotalekuan eguraldi txarrarekin) eskuzko eta palako txapelketa herrikoiak. Biak ere binaka jokatuko dira.

Zumaiako Kirol Elkarteak, kirol jarduera hauen antolatzaileak, zabaldu du dagoeneko hauetarako izen ematea. Horretarako zpelkartea@gmail.com helbidera idatzi beharko dute txapelketetan parte hartu nahiko duten lagunek. Izenak apirilaren 14ra arte eman daitezke.

Antolatzaileek azaldu dutenez, eskuzko partidak ostiraletan jokatuko dira; palakoak, berriz, ostegunetan eta larunbatetan.