Oporrak bakean programaren inguruko informazio saioa egingo du Darahlik larunbatean

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 21a, 10:30
Haur sahararrei iaz egin zitzaien harrerako irudia.

Uda sasoian haur sahararrak Euskal Herrira ekartzeko helburua du programa honek, eta haren inguruko informazioa emango dute larunbat eguerdian Aita Mari zineko goiko lokalean.

Oporrak bakean programa abiatuko dute beste urte batez. Honen bidez, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpalekuetako haur sahararrei bi hilabetez eskualdeko familiekin bizitzeko aukera ematen zaie. Umeak basamortuko baldintza gogorretako urruntzen dira eta elikadura egokia jasotzen dute, azterketa medikuak egiten zaizkie eta euskal eta saharar kulturen arteko harreman sustatzen dute.

Horren guztiaren berri izateko, informazio saioa antolatu du Darahli elkarteak. Etzi egingo da, larunbatez, eguerdiko 12:30ean, Aita Mari zinema gaineko lokalean.