'Fallen leaves' filma emango dute gaur zine forum saioan

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 21a, 08:00

Aki Kaurismäki zinemagile finlandiarraren azken lana eskainiko du Ostarrena zine klubak gaur Aita Marin.

Fallen leaves, Aki Kaurismäki zinemagile finlandiarraren azken lana ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean Aita Mari zinema aretoan, Ostarrena zine klubak antolatutako zine forum saioan. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrerak aretoko leihatilan eskuratu ahal izango dira, 5 euroan.

Film hau iazko Canneseko jaialdian aurkeztu zuten, eta Epaileen saria eskuratu zuen. Urte amaierako film onenen zerrenda askotan ere izan zen Kaurismäkiren pelikula hau.

Sinopsia

Ansa ezkongabea da eta Helsinkin bizi da. Supermerkatu batean zero orduko kontratuarekin lan egiten du, apalak hornituz; gero, plastiko birziklagarria sailkatzen du. Gau batean, istripuz, Holappa langile bakartiarekin topo egin zuen, alkoholiko batekin. Pronostiko eta gaizki-ulertu guztien aurka, harreman bat eraikitzen saiatzen dira. Ondorioz, Holappak alkoholarekiko mendekotasuna kontrolatzea lortzen du.