Profesionalen esku pilota jaialdia jokatuko da santelmoetan Aitzurin

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 19a, 15:30
Jokin Altuna izango da Zumaian arituko den pilotarietako bat.

Altuna-Martija eta Elordi-Zabaleta bikoteak neurtuko dira apirilaren 7an Zumaiako pilotalekuan. Sarrerak dagoeneko salgai daude Internet bidez.

Pilotari profesionalen esku pilota jaialdia jokatuko da apirilaren 7an Aitzuri frontoian San Telmo jaien barruan. 17:00etan hasiko da jaialdia, eta bi norgehiagokaz osatuko da.

Lehenbizi, eskuz banakako txapelketako final-zortzirenetako partida jokatuko da (zozketa bidez zehaztuko da zer pilotari izango diren Zumaian); Jarraian, Altuna-Martija eta Elordi-Zabaleta bikoteak neurtuko dira Zumaiako pilotalekuko kantxan.

Sarrerak dagoeneko salgai daude Internet bidez hemen. 25 eta 30 euro arteko prezioa izango dute sarrerek.