Lesakako Tantirudantza jaialdian hartu dute parte Zumaiako euskal dantzetako ikasleek

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 18a, 15:00

Lesakako, Altsasuko, Lezoko eta Zumaiako dantzari gazteak izan ziren protagonista larunbatean egin zen jaialdian.

Tantirudantza jaialdia egin zen larunbatean Lesakan (Nafarroa). Euskal dantzen topaketa honetara gonbidatu zituzten Zumaiako Txori Txiki Musika eta Dantza eskolako euskal dantzetako ikasleak. Altsasuko, Lezoko eta Lesaka bertako dantzariekin batera aritu ziren dantzan Zumaiako gazteak ere.

Zumaiak ekainaren 2an hartuko du dantzari txiki eguna. Aurretik, baina, Beasainera eta Errenteriara joango dira Zumaiako ikasleak, Gipuzkoako herri hauetan egingo diren dantzari txikien egunetan parte hartzera.

Argazkiak: Txori Txiki Musika eta Dantza Eskola.