Leyre Korta izan da M8ko galdera-erantzunen jolaseko irabazlea

Erredakzioa 2024ko mar. 18a, 13:00
Leyre Korta, opariarekin.

Zumaiako emakumeek zertan egiten duten lan jakin nahi izan zuen GUKAk, eta horretarako galdera-erantzunen jolasa abiatu zuen hilabete hasieran. Jolasaren irabazleak jaso du dagoeneko oparia.

Emakumeen Nazioarteko Egunarekin batera, galdera-erantzunen jolasa jarri zuen martxan GUKAk. Galdera guztiak ondo erantzuten zituztenen artean Kako pitxiakek emandako lepoko bat zozkatu zen. Jolasak badu jada irabazlea: Leyre Korta. Pasa den astean jaso zuen oparia.